XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horiek horrela, ondorioak

Lanaren azkenetako atalera iritsi gara: ondorioak agertzeko garaia iritsi zaigu. Sarreran genion bezala, lan honen helburu nagusiena Areatzan ospatutako euskal jaien berri eduki eta hauek ulertzea izan da. Hau lortu badugu, konforme! Sarreran ere aipatu dugu ordea: hau bezelako lan txikiek handiagoen oinarri behar dute.

Orain arte euskal jaiei buruz idatzitako liburu eta artikuluek kronika forma gordetzen zuten gehienbat: euskal jai baten kronika, edo euskal jai ezberdinen kroniken bilduma. Hau beharrezkoa denik ez dugu ukatzen, baina ikerketa lanek euskal jaiei dagokionean norabide aldaketa behar dutela uste dugu: euskal jaiak gertakari bakar eta zabal bezala aztertuko dituena.

Liburuan, testuinguru orokorretik hasi eta kasu mugatugora egin dugu saltoa: hasera batetan Abbadia nor izan zen, modernitaterako pausoa nola azaltzen zuen ikusi dugu.

Euskal jaiak modernitaterako pausoa samurtzeko (tradizio, lehenaldi konkretu bat asmatuz) antolatu ote zituen? Herri sentimentua (batasuna) berreskuratu eta indartzeko? Hala dirudi 139 Irakur Ana Toledoren hitzak (eskerrikasko zure hitzaldia argitaratu aurretik gure eskutan jarri duzulako!): .

Euskaldun izateko modu baten babestea dakar: horregatik lorejokuez gain antolatzen zituen bestelako ekintzak: pilota partidu, etab. Areatzako euskal jaien kasuan hala mantentzen da.

Areatzako euskal jaiak aztertu ondoren euskal jaien kontzeptua aldakorra dela defenda al dezakegu? Bai, Areatzari dagokionez behintzat, izan ere, zenbaitengan euskal jaien izaera aldatzeko nahia ikusi dugu. Nazionalismoaren indartzeak, besteak beste, euskal jaien aldaketa ekarriko du.